AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat bortxatu du gizonezko batek Durangon
Astelehen gauean adin txikiko emakume bat bortxatu zuen gizonezko batek, Durangon. Astearte gauean atxilotu zuen Ertzaintzak, baina epaileak erabaki du bortxatzailea aske uztea.
2019eko azaroaren 14
Emakume bat bortxatu du gizonezko batek Durangon

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak irmoki salatu du gertatutakoa, eta protokoloa aktibatu du erasoaren aurrean. Atzo 19:00etan egin zuten elkarretaratzea, Durangoko Pinondo Etxearen aurrean. "Egoerari autodefentsa feministaz erantzutera" dei egin zuten.