ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / EITB
2025/05/28 09:29

Save The Children erakundeak egindako ikerketa batek erakusten du, gutxienez guraso batek soldatapean lanean jardun arren, adin txikiko pertsonak ardurapean dituzten familien %15,9 daudela pobrezia-egoeran Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Azterketa horrek dio haurren %24 bizi direla pobrezian autonomia-erkidegoan, eta horren eragile nagusi modura identifikatzen ditu gurasoen enplegu ezegonkorrak, soldata baxuak, lanaldi partzialak eta babes sozial urria.

Badirudi guraso bakarreko etxeak eta familia ugariak direla pobrezia modu nabarmenenean jasaten dutenak, eta aipatutako lan-baldintza prekarioek bereziki eragiten dietela emakumeei, pertsona migranteei eta norbere kontura lan egiten dutenei. Guraso bakarreko familien artean, hamarretik lau daude pobrezia-egoeran, eta familia ugarien artean, berriz, %10 baino gehiago.

Txostenean aipatzen den informazioaren arabera, bizi-kostuek gora egitearekin batera, hilean 866 euro ingurura igo da seme-alaba bakoitzeko familiak hartu beharreko gastua. Save The Childrenek nabarmentzen du, gainera, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGD) bezalako prestazio sozialak ez direla beti heltzen horien beharra duten familietara.

NO HAY COMENTARIOS