Etxerik gabeko pertsona bat zendu da Biarritzen (Lapurdi) joan den asteburuan. Sud Ouest atariaren arabera, 46 urteko gizonezko bat da hildakoa, eta larunbatetik iganderako gauean, konorterik gabe aurkitu zuten kaletik zihoazen hainbat pertsonak, merkatutik hurbil. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu zirenerako, hilik zegoen jada.
Autopsia baten faltan, oraindik ez dute ofizialki argipenik egin heriotzaren kausa zehatzen inguruan, baina aipatutako komunikabideak ohartarazi du azken egunetan ikaragarri egin duela behera tenperaturak.
Duela hilabete eskas, etxerik gabeko beste pertsona bat hil zen Lapurdin bertan, Bokalen kasu horretan. 37 urteko emakume batek galdu zuen bizia bertan.