ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/05 11:11

Joan den abuztua amaitzean, 2023ko abuztuaren bukaeran baino %9,8 garestiagoa zen alokairua Espainiako Estatuan. Idealista atariak argitaratutako datuen arabera, aurtengo abuztuan 13,1 balio zuen m2 bakoitzaren alokairuak, batez beste. Badirudi, dena den, azken hiruhilekoan zertxobait behera egin duela batez besteko prezioak: %0,5.

Beste datu esanguratsu baten berri ere eman du Idealista-k: alokairuaren prezioa Espainiako Estatuko hiriburu guztietan da duela urtebete baino garestiagoa. Horretarako, 2023ko uztaileko datuekin alderatu ditu aurtengo abuztuko prezioak. Palman (Mallorca) izan da igoerarik handiena azken urtean, %17,8koa. Gertutik jarraitzen diote, dena den, Valentziak (+%16,5), Madrilek (+%14,3), Ávilak (+%13,3) eta Cuencak (+%13,3).

Kontrara, azken urtean, prezio-igoerarik apalenak izan dituzten hiriburuak dira Tarragona (+%1,3), Cádiz (+%3,2), Córdoba (+%4,4), Huelva (+%4,6) eta Jaén (+%4,6). Baina, esan bezala, hiriburu den-denetan egin du gora kostuak.

Bartzelona, hiririk garestiena

Bartzelonak jarraitzen du izaten alokairurik garestiena daukan hiria. Batez beste, 21,6 euro balio du m2 bakoitzaren alokairuak. Bigarren postuan dago Madril (19,9 euro/m2), eta hirugarren postuan Donostia (18,1 euro/m2). Ciudad Real eta Zamora dira, berriz, alokairurik merkeenak dituztenak: bietan, 6,6 euro balio du m2 bakoitzak.

Datuei probintziaka erreparatuz gero, Bartzelona eta Balearrak dira garestienak: 18,5 euro m2 bakoitza. Madril (18,2 euro/m2) eta Gipuzkoa (16,5 euro/m2) dira hurrengoak. Jaén, Ciudad Real (6,1 euro/m2, bietan) eta Zamora (6,3 euro/m2) dira merkeenak, aitzitik.

Balearrak, erkidegorik garestiena

Eta lurralde-maila are gehiago handituta, autonomia erkidegoka ere eman ditu datuak Idealista-k. Urtebetean, Extremadura da igoerarik handiena jasan duen erkidegoa: %19,7 garestitu da alokairua. Atzetik jarraitzen diote Madrilgo Erkidegoak (+%14,4), Valentziako Erkidegoak (+%13,3), Balearrek (+%11,8) eta Asturiasek (+%11,6). EAEn %8,4 igo da alokairua azken urtean, eta Nafarroan, berriz, %4.8.

Balearrak eta Madrilgo Erkidegoa dira garestienak gaur-egun, batez beste, 18,5 euro/m2-ko eta 18,2 euro/m2-ko prezioekin hurrenez hurren. Hirugarren postuan dago Katalunia (17 euro/m2), laugarren postuan dago EAE (14,1 euro/m2) eta bosgarren postuan daude Kanaria uharteak (14 euro/m2). Kontrako aldean daude, bestalde, Gaztela-Mantxa (7,1 euro/m2) eta Extremadura (7,3 euro/m2).

NO HAY COMENTARIOS