ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/10/31 11:38

Atzo, faxismoaren kontrako mobilizazioari esker, Nafarroako Unibertsitatean egin nahi zuen agerraldia bertan behera utzi behar izan zuen Vito Quiles probokatzaileak. Ehunka lagun hurbildu ziren campusera, deialdi faxistari aurre egiteko asmoz, eta haien kontra kargatu zuen Espainiako Poliziak, istiluak eraginez. Biharamunean, faxismoaren kontra mobilizatu ziren pertsonen aurka hitz egin du Iruñeko alkate Joseba Asironek (EH Bildu). Faxismoaren aurka mobilizatzea, hain zuzen ere, "probokazioetan sartzea" dela esan du: "Oraindik ere bada nolabait probokatu nahi duenik, eta bigarrenik, bada probokazioetan sartzen denik".

"Bizikidetza-balioak" aldarrikatu ditu EH Bilduko politikariak, "Iruñea bizikidetzarako hiria" dela defendatuz eta, kasua zein izan den ikusita, faxistei ere tokia egin behar zaiela iradokiz: "Denok izan behar dugu lekua bertan". Atzoko gertakariak "penagarritzat" jo ditu, eta bere alea jarri du faxismoaren kontrako borroka kriminalizatzen eta aldeak berdintzen. Izan ere, "auzia zehazki non hasten den" ez dakiela aitortu arren, adierazi du "garrantzitsua" ez dela "abiapuntuan errua nork duen jakitea", eta Iturraman atzo izandako gertakariak "beste hiri batzuetan" izandakoekin alderatu ditu; argi eta garbi, Gasteizen (Araba) Falangearen aurka izan ziren protestei erreferentzia eginez.

Gasteizko konfrontazioaren harira ere, hasieran, antifaxisten borroka seinalatu zuen EH Bilduk, gainerako alderdi politikoen modura. "Herrialde honetan konbikzio antifaxista eta antifrankista irmoak ditugu, eta, noski, faxismoa geldiarazi behar dugu. Baina erantzunak gehiengo zabalak eta mobilizazio masiboak egituratu behar ditu; faxisten probokazioa elikatzea eragotzi behar da, azkenean, ondorioak herritarrek, hiriko saltokiek eta ostalaritzak ordaindu ez ditzaten. Izan ere, hirian bestelako deialdi batzuk egin dira argi uzteko Falangek hemen sortzen duen herri gaitzespena, euren probokazioetan erori gabe", adierazi zuen ohar baten bidez. Gero, bere jarrera nolabait zuzentzen saiatu zen bigarren idatzi bat argitaratuz eta barne-mailako desadostasunak egon daitezkeela agerian utziz.

PSN: "Gorrotoa eta biolentzia ez dira sekula bidea izango"

Nafarroako Alderdi Sozialistak (PSN) ere jarri du jopuntuan mobilizazio antifaxista. Lehenengo, Vito Quilesen aurkako mezu bat argitaratu zuen atzo X sare sozialean, bere argazki bat jarrita: "Zorionez, ez duzu gure lurraldean lortu dugun bizikidetza hautsiko". Handik hainbat ordura, baina, Quilesek bere bisita bertan behera uztea lortu zuten antifaxistak kriminalizatu zituen maila berean.

Arratsaldeko 19:30ean, ondoko argitalpena egin zuen PSNk X-en: "Gorrotoa eta biolentzia ez dira sekula bidea izango. Gure gizartea asaldatzen eta hausten duen ekintza bortitz oro gaitzesten dugu. Ez dugu gorrotoa bultzatzen edo babesten duen pertsonarik behar gure lurraldean. Elkarbizitzaren alde lan egiten jarraituko dugu, eta beti aurkituko gaituzte aurrez aurre beren gezurrekin eta probokazioekin bizikidetza hausten saiatzen direnek".

Gasteizko gertakarien aurrean ere, protesta antifaxista kriminalizatu zuen Gasteizko alkate Maider Etxeberriak (PSOE): "Mi condena y rechazo tras los incidentes que han tenido lugar en el centro de la ciudad. Una demostración más de lo que generan los discursos radicales: odio y violencia. Estas actitudes no tienen cabida en nuestra ciudad. También quiero trasladar mi agradecimiento a los y las policías que han intervenido y mi apoyo a las personas que hayan resultado heridas o sufrido daños en sus negocios".

NO HAY COMENTARIOS