ACTUALIDAD / Fascismo
Altsasun, pertsona bat oihu eta keinu naziak egiten aritu da bart
"Ideia erreakzionario guztiei aurre egiteko antolakuntza" aldarrikatu du Sakanako Kontseilu Sozialistak.
2025eko uztailaren 14
Altsasun, pertsona bat oihu eta keinu naziak egiten aritu da bart

Sakanako Kontseilu Sozialistak salatu duenez, atzo, arrats-gauean, Altsasuko (Nafarroa) kaleetan oihu eta agur naziak egiten jardun zuen gizonezko batek. Itxura denez, alemaniarra da.

"Faxismoa mehatxu erreala bilakatu den honetan, langile-klasearen batasuna da gure hautua, ideia erreakzionario guztiei aurre egiteko antolakuntza aldarrikatuz", adierazi du Kontseilu Sozialistak. Hala, faxismoaren aurka borroka egitera deitu du.