ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Telégrafo-ren bidez
2026/01/20 11:40

Copernicus erakundearen arabera, bukatu berri den urtea izan da historiako hirugarren urterik beroena, erregistroak daudenetik. Aurreko bi urteek soilik gainditzen dituzte 2025eko tenperaturak: orain arte, 2024. urtea izan da inoizko beroena, eta 2023. urtea, berriz, bigarren beroena. Beraz, azken hiru urteetako tenperaturak dira historian erregistratu diren altuenak.

2024eko eta 2025eko batez besteko tenperaturen artean, 0,13°C-ko aldea baino ez da egon; eta 2023koak eta 2025ekoak alderatuta, 0,01°C-koa besterik ez da diferentzoa. 2025ean, hain justu, 14,97°C-koa izan zen batez besteko tenperatura, baina datu bat nabarmentzen dute ikerlariek: 2025eko urtarrila inoizko urtarrilik beroena izan zen; eta 2025ko martxoa, apirila eta maiatza, gainera, historiako bigarren beroenak. Are gehiago: otsaila eta abendua kenduta, 2025eko hilabete guztietako tenperaturek gainditu zituzten 2023a baino lehen erregistratutako edozein urtetako tenperaturak.

Azterketetan, hortaz, ohartarazpen bat egiten dute: 2020ko hamarkada bukatzen denerako, Lurraren berotze orokorra 1,5°C-ra hel daiteke.

NO HAY COMENTARIOS