Makina eten dadila ARGAZKIA / Itsasne Ezkerro
2020/07/02

Ziurgabetasun garaiak dira langile klasearentzat, non komunistek formulatutako ziurtasunek, menderaezin, aurrera egiten duten bere printzipioen aurrean erortzen den errealitatean. Inork gutxik uka dezake, gaur egun, krisi kapitalistaren ebidentzia: behatzaile despistatuenarentzat ere, gutxienez, bere forma ekonomikoan agertzen da. Komunistek defendatutako proletarizazio-tesiek, egunez egun, ebidentzia enpiriko handiagoa dute: langileen kaleratze masiboak, orain dela gutxi arte oparotasunaren irudi ziren industrien itxiera eta murrizketak, gizartearen zati handi baten mendekotasuna handitzea, etxeen desjabetzeak edo aldi baterako eta lanaldi partzialeko lanen hazkuntza erlatiboa. Kultura-krisia dakarten ebidentziak dira; bizitza-komunitateak beren oinarri ekonomikoekin batera hautsi dira eta, horiekin batera, burgesiaren botere-instituzioetan parte hartzearekin lotuta dagoen subjektibotasun politikoa, baita subjektibotasun politikoa orokorrean ere. Horrek, antolatutako proletalgoaren gabezian, are gehiago sakontzen du krisi kapitalistak irekitako zuloan.

Komunistek defendatutako proletarizazio-tesiek, egunez egun, ebidentzia enpiriko handiagoa dute: langileen kaleratze masiboak, orain dela gutxi arte oparotasunaren irudi ziren industrien itxiera eta murrizketak, gizartearen zati handi baten mendekotasuna handitzea, etxeen desjabetzeak edo aldi baterako eta lanaldi partzialeko lanen hazkuntza erlatiboa

Ezin uka dezake inork agerikoa dena, enpirismo hutsera murriztu eta emantzipazio gaitasun oro galdu arte desitxuratu badaiteke ere. Handituz doan demokrazia burgesarekiko eta bere hauteskunde-antzerkiarekiko gaitzespenean, logikarik ez duten ustekabeko gertakarien kateatzeak bultzatutako kasualitatezko errealitate bat baino ikusten ez dutenak dauden bezala, badira krisi egoera hau munduko pandemia-egoerak sortutako koiunturaren emaitza dela babestu dutenak ere. Dena den, azalpen hori okerra bada ere, koiuntura-egoerak ekonomia kapitalistaren barnetik positiboki eragiten du krisiaren garapen-joeran. Izan ere, aparteko astindua izatetik urrun -eta globalizazio kapitalistak nahiz merkatuaren edota merkantzia guztien -lan indarra barne- mundializazioak gaixotasun ororen kontrolik gabeko hedapen-fluxuan duten eraginean sakondu gabe, ezta gaixotasuna kapitalaren logika ekonomikoaren ondorio izateko aukera zabaletan ere-, munduko pandemiak bizkortu egin du bere aurretik ematen ari zen krisi kapitalistaren garapena, eta, hain zuzen ere, horregatik bizkortzen du. Ez legoke errentagarritasun-krisirik sistemak berak horretara joko ez balu, horniduraren ustekabeko geldialdia, edo koiuntura aldakorraren arabera emandakoa, enplegu-suntsiketarako kate amaigabe bihurtuko ez litzatekeen bezala, baldin eta lana eskatzen duen hori lehen mailako gizarte-premia bat bada, eta irabazi kapitalisten etengabeko ekoizpenaren mende egongo ez balitz.

Handituz doan demokrazia burgesarekiko eta bere hauteskunde-antzerkiarekiko gaitzespenean, logikarik ez duten ustekabeko gertakarien kateatzeak bultzatutako kasualitatezko errealitate bat baino ikusten ez dutenak dauden bezala, badira krisi egoera hau munduko pandemia-egoerak sortutako koiunturaren emaitza dela babestu dutenak ere

Ez legoke errentagarritasun-krisirik sistemak berak horretara joko ez balu, horniduraren ustekabeko geldialdia, edo koiuntura aldakorraren arabera emandakoa, enplegu-suntsiketarako kate amaigabe bihurtuko ez litzatekeen bezala, baldin eta lana eskatzen duen hori lehen mailako gizarte-premia bat bada, eta irabazi kapitalisten etengabeko ekoizpenaren mende egongo ez balit

Antza denez, bada mundu mailako pandemiaren emaitza, ordea, burgesiak, ezohiko neurrien bidez, lanaren mundu mailako berrantolaketarako eremu bat prestatu ahal izateko sortu den egoera onuragarria. Hala, egun batetik bestera, aldi baterako enplegu-egoeran dagoen biztanleria produktiboaren zati handi bat garbitu dute. Baina, horrez gain, gehiegizko populazio hori erabiltzen ari dira aktibo daudenen soldatetan beheranzko presioa egiteko. Horretarako, gastuak murriztu beharra baliatzen dute aitzakia gisa. Hori, eginkizun kolektiboa izango litzateke eta, soldataren murrizketak, langilearen elkartasunaren adierazpena izango litzateke kolektibo horrekiko, hau da, langilea bera esplotatzen duen burgesiak osatutako kolektiboarekiko.

Kolitzak bere kolaborazioan aurreratzen duenez, gainbalioa ekoizteko gai ez den kapitalak inbertsioa errentagarria egiteko bide berriak bilatzen ditu. Horretarako, langile klasearen eta burgesiaren beheko mailen aurrezkiak masiboki desjabetzen ditu, birzentralizazio kapitalista helburu, soldatapeko lanak zeltraltasuna galtzen duen mundu-ordena berri baten aurrean. Antzeko bideetatik igarotzen da Karlos Agustín García-Salmones ere, metaketa-zikloaren amaiera defendatuz, eta bat proiektatuz, beharbada azkena, bere ustez, garatutako toyotismotik laugarren iraultza industrialak egokitutako sozializazio robotikoraino hedatzen dena. Biek ere uste dute garapen horren ondorioa lanpostuen suntsipen estrategikoa dela, edo lan-indarraren bazterketa masiboa; baita, prozesu horrekin berarekin datorren proletarizazio masiboa, eta parekorik ez duen menderatze sozialaren garapen teknologikoa ere. Karlos Agustinek dioenez, datuak dira robotizatutako gizarte teknologikoaren gasolina, eta, horregatik, datu horien erauzketa sistematiko eta autoritarioa gorabidean dagoen prozesua da, munduko koiuntura-egoera onak bultzatuta.

Metaketa kapitalistaren azken ziklo horretan pentsatzen badugu, robotizazioaren bidez garatzen dena, ikusten dugu bere nukleoan bertan ekoizpena berrabiarazteko aukera dagoela; ez soilik gainbalio absolutua alde batera utzita, milioika langile kaleratzen diren neurrian, baita lan indarraren merketzearen bidezko haren hazkuntza erlatiboa alboratuta ere. Izan ere, alde batetik, desjabetze masiboa prozesu mugatua da berez, desjabetzearen xedea bezainbeste. Bestalde, makina berriak ekoizten dituzten makina robotizatuen paradigmak arrakasta izan dezake irabazi-tasaren aldi baterako berrosatzean, irabazi jakin bat lortzeko beharrezkoa den inbertsioaren murrizketaren ondorioz, baina luzarora beheranzko edo geldialdiko joera berean eragiten du, metaketa kapitalistaren prozesua geldituz.

Zalantzarik gabe, makinariak lan-indarra ordezkatuko du berriro, baina, oraingo honetan, lanaren nazioarteko banaketa adarkatu beharrean, lan-indarraren erabileran hazkuntza absolutua eraginez, zenbakiek negatibo ematen dute: makinaria jada ez da produktibitatea handitzeko bide soila; ekoizpen prozesua berregituratzeko bidea da, lan indarrean egindako gastua murrizteko eta mundu mailako ordena berri baten zein menderatze-forma politiko berri baten alde.

Ikusteko dago zein norabide hartzen duen garapenak. Ezerk ez du baieztatzen ekoizpen kapitalistaren amaiera, burgesia izateari utzi nahi ez dion burgesia baten existentziaren funtsezko oinarria den heinean. Moneta-injekzioaren eta irabazien fikziozko ekoizpenaren politiken atzetik datoz, zalantzarik gabe, langabeziaren igoera erlatiboa eta biztanleria aktiboaren zuzeneko soldataren jaitsiera orokorra; bai eta, gizartearen zati handi batentzat, beheranzkoa den diru-sarreren errenta minimoaren unibertsalizazioa ere. Horrek, estatuaren esku-hartze handiagoa erreprodukzioaren gainean eta kontrol sozialerako neurri berriak dakartza.

Izan ere, errentagarritasuna bilatzeak hainbat ekoizpen-adar erabat robotizatzea ekarriko du, eta horietan lan-indarraren erabilera irudizko izate hutsera murriztuko da, beste batzuk -beraiekin batera- balorizatu beharreko kapital-inbertsioaren murrizketaren onuradun izan daitezen. Baina ez da nahikoa izango prozesu horrekin batera gainbalio erlatiboaren produkzioa handitzen ez bada, bere ekoizpen absolutuaren murrizketari kontrakotasun gisa, inbertsioaren errentagarritasuna burgesia osoarentzat gauzatzea ahalbidetuko lukeena, eta ez haren zati jakin batentzat bakarrik. Horretan datza proletarizazio prozesua, baldintza horien sorreran, horretarako langile klasearen aurkako bortizkeria extraekonomikoa erabiliz.

Errentagarritasuna bilatzeak hainbat ekoizpen-adar erabat robotizatzea ekarriko du, eta horietan lan-indarraren erabilera irudizko izate hutsera murriztuko da

Horretan datza proletarizazio prozesua, baldintza horien sorreran, horretarako langile klasearen aurkako bortizkeria extraekonomikoa erabiliz

EZ DAGO IRUZKINIK