2025/02/01

Egun gutxi dira Ukrainako gerra bukaraztea helburu duen negoziazio prozesu baten hasieraren berri izan genuela. Errusiak eta Estatu Batuek hartzen dute parte prozesu horretan. Horrek berehala piztu zituen Europako alarmak. Ukrainarrek protesta egin zuten. Nola zen posible negoziazio prozesu bat abiaraztea bertatik kanpo utzita gatazkako eragile nagusietako bat –Europar Batasuna– eta gerra gertatzen den eta hari izena ematen dion herrialdea?

Hiru hilabete eskas igaro dira Trumpek AEBko hauteskundeak irabazi zituenetik Estatu Batuak berriz handi egiteko helburu ezagunarekin. Helburu horren oinarria ekonomikoa bada ere, auzi politikoa da nagusiki: xedea da ekimena eta lidergoa berreskuratzea, Kapitalak proletariotzaren gainean duen autoritatea mundu mailan berrezartzea, bai eta burgesiaren diktadura berreratzea ere, krisiak, dekadentziak eta mundu guztian baina, bereziki, desegite egoera aurreratuan dagoen Europa zaharrean latente dagoen gerra zibilak karakterizatutako garaietara egokituta.

Xedea da ekimena eta lidergoa berreskuratzea, Kapitalak proletariotzaren gainean duen autoritatea mundu mailan berrezartzea, bai eta burgesiaren diktadura berreratzea ere, krisiak, dekadentziak eta mundu guztian baina, bereziki, desegite egoera aurreratuan dagoen Europa zaharrean latente dagoen gerra zibilak karakterizatutako garaietara egokituta

Ziurrenik, Kapitalak bizirauteko ezartzen dituen neurri desesperatuak ez dira gai izango aurrera egiten duen krisi globalari erantzuteko; are gehiago, neurri horiek sakondu eta larriagotu egingo dute krisi hori, gerraren eta suntsipen totalaren norabidean edo, behintzat, hainbat hamarkada iraungo duen gatazka zibil baten norabidean, basakeria etengabean, zeina jada agertzen ari den: gerra immigranteei, eskuin muturreko nazionalismoak, irabazitako eskubideen suntsipena, proletariotzaren kriminalizazioa eta miseria, jabe kapitalisten eskubideak defendatzeko antolatuta dauden bandak kaleetan… Eta hori guztia kapital finantzarioaren kontrako diskurtso ezagunarekin. Diskurtso horren arabera, kapital finantzarioak sistema ekonomikoaren eta gizartearen usteltzea irudikatzen du, eta gizarteak arazo handirik gabe egingo luke aurrera bankari talde baten bulegoetan diseinatutako plan konspiranoiko eta makiabelikoagatik ez balitz.

Egoera horretan, Kapitalak lemazain handi bat behar du, diktadore ahalguztidun bat, zeinak konfiantza inspiratuko duen eta ez dien beldurrik izango ezbeharrei, ez eta onarpen handia duten eta giza eskubide besterenezin eta urraezinak jasotzen dituzten gutun gisa agertzen diren dokumentuetan ofizializatutako konbentzioak suntsitzeari ere.

Kapitalak lemazain handi bat behar du, diktadore ahalguztidun bat, zeinak konfiantza inspiratuko duen eta ez dien beldurrik izango ezbeharrei, ez eta onarpen handia duten eta giza eskubide besterenezin eta urraezinak jasotzen dituzten gutun gisa agertzen diren dokumentuetan ofizializatutako konbentzioak suntsitzeari ere

Trump ikusi dugu eskubide unibertsalei erreferentzia egiten dieten dekretuak abolitzen presidente izendatu zuten egunean bertan, herrialde osoak erreklamatzen, beste herrialde batzuen jabetzakoak diren lurraldeak erreklamatzen, Espainia BRICS taldeko herrialdea dela adierazten eta, azkenik, Ukrainako gerra bukarazteko elkarrizketak martxan jartzen bere bazkide nagusiarekin kontatu gabe, Europar Batasunarekin alegia. Batzuek usteko dute zoro hutsa dela, batzuek usteko dute arantzelak eta protekzionismoa neurri ekonomiko desesperatuak direla eta ezingo dutela AEBren egoera irauli. Eta ziurrenik hala izango da, eta Trumpek badaki hori. Alabaina, autoritarismo politikoa eta lidergo irmoa lehen mailako potentzia ekonomikoa dira. Ondorioz, dominazio politikoa berrezartzea Kapitalaren lehen helburua da gaur egun; hala izan zen, halaber, II. Mundu Gerra aurreko urteetan. Izan ere, horrek tentsio klima berri bat sortuko du, aukera emango duena langile klasea eraginkortasun handiagoz subordinatzeko Kapitalaren beharrizan objektiboetara.

Elon Musken agur naziak egoera hori iradokitzen du. Hura Alemaniako AfD alderdiaren mitinean agertzeak eta Trumpen Gobernuak eskuin muturra babesteak honako oinarri hau dute: gaur-gaurkoz Alemaniak eta, berekin, Europa osoak galdua duen lidergo irmoa berrezartzeko beharra. Beste hitz batzuekin esateko: egun, Kapitalak badaki bizirauteko bidea autoritarismoa, diktadura eta nazismoa berrezartzea dela –gogoan izanda nazismoa inoiz ez zela botere egituretatik atera, NATOtik atera, nahiz eta identitate krisi batean dagoen, bere esentzia bera ezkutatzen saiatzeagatik–. Finean, Kapitalaren irtenbidea bere egiazko izatea argitara ateratzea da: planeta osoko langile klasearen aurka doan diktadura autoritarioa.

Europar Batasuna Ukrainako gerraren gaineko negoziazioetatik kanpo uztea yankien aurrerapauso autoritarioen adierazgarri da. NATO berreratuko bada, estatubatuarren dominazio berrituaren pean izango da, eta dominazio hori Europan ere gauzatuko da, eskuin muturreko gobernu txotxongiloen bitartez, zeinak, atzo bezala gaur, Kapitalaren interesei eta haren burdinazko eskuari men egingo dioten, nahiz eta haren aurkari gisa aurkezten duten beren burua

Europa suntsitzen ari den krisia ez da Alemaniatik hedatzen ari den krisi ekonomiko soila. Egia da hori dela subjektibitate politiko dominantea amatatzearen azken eragilea, baina, nolabait, eta konbentzio ekonomizista ororen kontra, gure ahaleginak krisi politikoa –lidergo krisia– Europako krisi ekonomikoaren benetako eragile gisa ulertzera bideratu beharko genituzke. Ez zientifikoki froga daitekeen fundamentu bat delako –izan ere, itxuraz tradizio marxistaren kontra egon liteke, nahiz eta benetan horrela ez izan–, baizik eta Kapitala espekulazio eta esperimentazio politikoan murgilduta dagoelako, eta murgiltze horrek eta diktaduren eta nazismoaren gorakadaren historiak erakusten digutelako agortzen den azken gauza Kapitalaren subjektibitate politikoa dela, hau da, Kapitalaren bulkada autoritario, gerrazale eta inperialista; milioika pertsonaren bizitzaren gainetik bizirauten du, pilatutako hondakinen eta gorpuen gainetik, baita guztia galduta dagoenean ere, Kapitalaren krisi ekonomikotik ateratzeko modurik ez dagoenean ere.

Krisi ekonomikoa bada ere burgesiaren autoritate politikoa berritzeko leitmotiva eta autoritarismoaren eta diktaduraren norabidean mugitzeko pizgarria, autoritarismoa ez da subordinatu soil gisa agertzen, krisi ekonomikoa gainditzeko indar nagusi gisa baizik. Hori oso garrantzitsua da; izan ere, termino abstraktuetan, ekoizpena berriz martxan jartzeko gainbalio nahikoa ekoizteko ezintasunean datza Kapitalaren krisia. Termino zehatzetan, baina, botere politikoaren blokeak, inperialisten blokeak, lehian ari dira irabazia berenganatzeko, eta kapitalismoak bere burua krisi egoeran dagoela ulertzen du lidergoa galtzen duen heinean; hau da, herrialde inperialista dominatzaileen bidez irabazien zati handiagoaz jabetzeko helburuarekin politikoki jarduteko gaitasuna galtzen duen heinean. Europako krisiari buruz hitz egiten dugunean, ezinbestekoa da kontsiderazio hori aintzat hartzea; izan ere, Europa modu autoritarioan erantzuten ari da, eskuin muturra hazten ari da, krisi hori ez baita termino absolutuetan ulertzen –burgesia ez da gai krisia termino horietan ulertzeko, horrek bere suntsipena lekarkeelako–, hots, metaketa-krisi gisa, baizik eta termino erlatiboetan ulertzen da, herrialde pobreak mendean izateko gaitasunaren galera gisa edo EBko kide diren herrialdeei arau komun batzuk ezartzeko ezintasun gisa.

Bestela, Europaren krisia ez litzateke kategoria balioduna izango Kapitalaren krisia Europa mailan azaleratzeko modu zehatz eta espezifiko gisa. Halaber, gaur-gaurkoz iraultza sozialistaren nazioarteko prozesu bat berriz irekitzeko Europan existitzen diren baldintzak beste nonbait bilatu beharko lirateke Europako krisia jada errealitate bat ez balitz eta politikaren, subjektuaren eta gizarte kohesioaren arloko krisi bat ez balitz. Autoritarismoaren olatu berriak –Trump buru dela eta eskuin muturra haren esanetara dagoela– egoera horri egin nahi dio aurre eta, horretarako, tentsio belikoko egoera bat sortzen du, europar kontinentean gerra zibil latente gisa azaleratzen dena. Proletariotzak prest egon behar du haiei aurre egiteko.

Gaur-gaurkoz iraultza sozialistaren nazioarteko prozesu bat berriz irekitzeko Europan existitzen diren baldintzak beste nonbait bilatu beharko lirateke Europako krisia jada errealitate bat ez balitz eta politikaren, subjektuaren eta gizarte kohesioaren arloko krisi bat ez balitz. Autoritarismoaren olatu berriak –Trump buru dela eta eskuin muturra haren esanetara dagoela– egoera horri egin nahi dio aurre eta, horretarako, tentsio belikoko egoera bat sortzen du, europar kontinentean gerra zibil latente gisa azaleratzen dena. Proletariotzak prest egon behar du haiei aurre egiteko
EZ DAGO IRUZKINIK