Langile Kazeta
  • AKTUALITATEA
  • EDITORIALA
  • KOIUNTURA
  • IKUSPUNTUA
  • LANGILE ZIENTZIA
  • KOLABORAZIOAK
  • AGENDA
  • DENDA
  • HARPIDETZA
Osteguna, 2021eko otsailaren 25a
  • Osteguna
    2021eko otsailaren 25a
Aktualitatea logoa
Azkenak
Biolentzia Estrukturala
Ofentsiba Kapitalista
Langile Mugimendua
Prozesu Sozialista
Mugimendu Sozialista
  • DENAK
  • ALBISTEAK
  • ERREPORTAJEAK
  • ELKARRIZKETAK
  • KRONIKAK
  • PRENTSA OHARRAK
Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 16a
Aske geratu da Oier Andueza preso politikoa, hogei urteren ostean

Hogei urtez izan dute gatibu preso politiko durangarra, eta atzo goizean irten zen Basauriko espetxetik.

Langile Mugimendua
2021eko otsailaren 15a
IKASek mobilizazioak antolatu ditu martxoaren 25erako

IKAS plataformak "kaleak hartzera" dei egin die Euskal Herri osoko ikasleei, "hezkuntzako egoera tamalgarria salatzeko eta autoritarismoa ahalbidetzen duen bitarteko oro deuseztatzeko". Martxoaren 25eko baterajotzeak abenduan abiatutako dinamikaren eta tokian tokiko borroka prozesuen "jarraipena" izanen direla adierazi dute IKASeko kideek eta, oraindik, autoritarismoaren lanketak "bide luzea" izango duela aurreikusi dute.

Langile Mugimendua
2021eko otsailaren 15a
Greba mugagabeari ekin diote gaur Tubacexeko langileek, kaleratzeen aurka

Tubacexeko zuzendaritzak aurreko aste hasieran jakinarazi zuen 150 langile kaleratu nahi dituela Laudioko eta Amurrioko lantegietan, eta mobilizazioekin erantzun zioten beharginek. Aurreko egunetan 24 orduko bi greba egin ostean, gaur hasi dute greba mugagabea.

Mugimendu Sozialista
2021eko otsailaren 15a
Mobilizazio zikloari amaiera eman dio GKSk, ehunka pertsonak "burgesiaren ofentsiba gelditzeko" aldarrikatu ostean

Joan den asteburuan Azpeitian, Baionan, Bilbon, Donostian, Irunen, Gernikan eta Lizarran egin dituzte protestak. Beste aste batez, "osasun-hondamendia eta askatasunen ezabapenak" salatu dituzte ehunka lagunek, eta seinalatu dute burgesiak "kriminalizazioaren, errepresioaren eta askatasunen ezabapenen bitartez egin nahi diola aurre pandemiari". Hamasei herritan izan dira mobilizazioak azken asteetan.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 12a
Polizia agertu da Azkoitiko Matadeixen, bertan bilduta zeuden pertsonak aterarazteko eta kide bat identifikatzeko

Azkoitiko Gazte Asanbladak salatu du "hiru polizia auto" bertaratu direla Matadeira eta, barruan zeuden lagun guztiak irtenarazteaz gain, kide bat identifikatu dutela. Pasa den igandean, hilak 7, ehunka azkoitiar elkartu ziren herriko plazan, asteburuan izan zen polizia indarkeria kasu bat salatzeko.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 12a
Emakume bat erail du haren senarrak, Sestaon

56 urte zituen emakumeak, eta indarkeria zantzuekin topatu dute haren gorpua. Antza, senarrak hil du, eta bere buruaz beste egin du gero.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 12a
Diru truke sexu-harremanak izatea eskaini die hiru neskari gizon batek, Gasteizen

21 urteko gizon batek Instagram bidez egin zien eskaintza 13 eta 15 urte bitarteko hiru neskari: diru truke, harekin eta beste pertsona batekin sexu-harremanak izatea proposatu zien.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 12a
Polizia-indarrek Txantrean kargatu zuten aurreko larunbatean

Pasa den larunbatean Iruñeko Txantrea auzoan oldartu zen Espainiako Polizia. Horren aurretik, hainbat gazte identifikatu eta miatu zituzten Udaltzaingoak eta Foruzaingoak.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 12a
11 urteko haur transexual bat eraso dute Iruñean

Transexuala izateagatik iraintzeaz gain, eraso fisikoa egin zioten beste lau adingabek, Iruñeko parke batean.

Langile Mugimendua
2021eko otsailaren 12a
Haurreskolak partzuergoak hiru greba egun gehiago deitu ditu otsailerako

Otsailaren 22an, 23an eta 24an egingo dute greba beharginek, ikasturte honetako lanuzteei zein mobilizazioei jarraipena emanez. Negoziaketetako blokeoari eta "gerentearen aldetik jasotako erantzun eta borondate ezari" aurre eginez jarraituko dute borrokan, beraz. Orain arte izan den hitzarmena betetzea eta hainbat baldintza jasoko dituen hitzarmen berri bat izatea exijitzen dute, besteak beste.

  • « Aurrekoa
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • …
  • 185
  • Hurrengoa »
Kontaktua: harremanak@gedar.eus
Erredakzioa: erredakzioa@gedar.eus
Kolaborazioak: kolaborazioak@gedar.eus
Langile Zientzia: langilezientzia@gedar.eus
Sare sozialak:
Creative Commons Lizentzia