AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/13 15:14

Bihar beteko da aste bat Indar Gorriren kontrako azken sarekadatik. Aurreko ostegunean gauzatu zuen Espainiako Poliziak operazio erraldoia: 61 pertsona atxilotu zituen Nafarroan, Indar Gorriri lotuta. 2023ko urrian Sevillan izandako istiluak aitzakiatzat hartuta jo zuten euren kontra, baina inolako agindu judizialik ez zuen Poliziak.

Arratsalde horretan bertan hasi ziren denak epailearen aurrera eramaten, pixkanaka. 40 lagunek baino gehiagok, hala ere, komisarian egin behar izan zuten gaua, eta hurrengo egunean eraman zituzten epailearengana.

Ostiral eguerdirako, kalean ziren sarekadan atxiloturiko kide guztiak. Iruñeko epaileak ez zuen kautelazko neurririk eskatu euren kontra, baina horixe bera eskatu du Ligak: Indar Gorriren kontrako neurriak galdegin ditu. Sevillako Instrukzioko 7. Epaitegiak dauka bere gain auzia, eta beregana jo du Ligak.

Ostiralean, 19:30ean Nabarrerian

Ostiral honetarako, martxoaren 15erako, mobilizazio deialdi bat egin du Indar Gorrik. Nabarreriatik hasiko da manifestazioa arratsaldeko 19:30ean, aldarri argi batekin: Indar Gorri aurrera.

EZ DAGO IRUZKINIK