ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Irungo mugan, Merodiori ongi etorria egin diote senideek eta lagunek. Argazkia: Berria
2019/09/19 18:09
Gaur, hilak 19, aske utzi dute Zigor Merodio Larraona (Bilbo, 1974) euskal preso politikoa, Mont-de-Marsanen (Okzitania) zigor osoa bete ondoren. Libre utzi dutenean, senideak eta lagunak Irungo mugan zituen esperoan Merodiok.

Bordelen atxilotu zuten 2006. urteko ekainean, ETA erakundearen egitura logistikoko kidea zelakoan. Denetara, hamahiru urte eman ditu atxilo hainbat kartzelatan. Fresnesen izan zen lehendabizi; gero, Saint Martin de Re-n; eta urriaz geroztik, Frantziako Gobernuak hurbilduta, Mont-de-Marsanen egon da preso EPPK-ko kidea.