ACTUALIDAD / Cárcel
Zubietako kartzela berrira mugitu dituzte Martuteneko 230 presoak
Kontrol polizial handiarekin tokialdatu dituzte, Jaurlaritzak espetxe berria astelehenean inauguratu ondoren. 500 bat pertsona kartzelaratuko dituzte Zubietan.
2026eko ekainaren 18 - 09:29
Zubietako kartzela berrira mugitu dituzte Martuteneko 230 presoak
— ARGAZKIA Juan Herrero/EFE

Eusko Jaurlaritzak joan den astelehenean egin zuen Zubietako (Gipuzkoa) presondegi berria inauguratzeko ekitaldia, eta asteartean eta asteazkenean lekualdatu zituzten hara Martutenen (Gipuzkoa) preso zeuden pertsonak. Hainbat hedabidek zehaztu dutenez, 230 preso inguru mugitu dituzte Zubietara, kontrol polizial handiarekin. Hirugarren graduan dauden 50 pertsonak euren kabuz aldatuko dira presondegiz.

Tokialdaketaren irudietan ikus daitezke Ertzaintzaren ibilgailu ugari: motoak, autoak eta helikoptero bat atera zituzten ertzainek, hain zuzen ere. Gainera, hainbat errepide moztu zituzten presoak Zubietara mugitzeko.

Aurreikuspenen arabera, 500 bat preso izango dituzte gatibu Zubietako kartzelan, bai Martuteneko guztiak bai Zaballako (Araba) hainbat ere. Presondegi berria "euskal espetxe-ereduaren" garapen gisa saldu du Jaurlaritzak, "Konstituzioa modu humanoago eta eraginkorrago batean betetzeko".