Oskar Barreras preso politiko bilbotarrak isolamenduan jarraitzen du Basauriko (Bizkaia) kartzelan. Maiatzaren 5ean bakartu zuten, zeldan bakarrik egoteko eskubidea aldarrikatzeagatik, eta sei aste bete ditu gaur isolamendu-erregimenean.
Barrerasi elkartasuna adierazteko, Tinko antolakundeak elkarretaratze bat egin zuen maiatzaren 29an, Basauriko espetxearen parean. Bakarturik segitzen duela salatzeko eta amnistia osoa erreibindikatzeko, beste mobilizazio-deialdi bat egin du Tinkok datorren ostiralerako, ekainaren 19rako. 19:00etarako ipini dute hitzordua, presondegiaren aurrean berriz ere.