AKTUALITATEA / Espetxea
Zigor Merodio preso politikoa aske utzi dute, hamahiru urte kartzelan eman ondoren
2006. urtean atxilotu zuten, Bordelen, ETAko kide izatea egotzita. Hamahiru urtez izan dute preso, eta hainbat kartzeletatik igaro ostean, Mont-de-Marsanen egon da atxilo urriaz geroztik.
2019eko irailaren 19
Zigor Merodio preso politikoa aske utzi dute, hamahiru urte kartzelan eman ondoren

Bordelen atxilotu zuten 2006. urteko ekainean, ETA erakundearen egitura logistikoko kidea zelakoan. Denetara, hamahiru urte eman ditu atxilo hainbat kartzelatan. Fresnesen izan zen lehendabizi; gero, Saint Martin de Re-n; eta urriaz geroztik, Frantziako Gobernuak hurbilduta, Mont-de-Marsanen egon da preso EPPK-ko kidea.