Azken egunetan bi aldiz sartu dira indarrez Zarauzko (Gipuzkoa) Putzuzulo gaztetxean. Aurreneko aldian, hainbat material hankaz gora jartzeaz gain, Mugimendu Sozialistaren propaganda politikorako materiala hondatu eta kalera atera zuten. Bigarren aldian, ordea, hainbat leiho erauzi zituzten hormatik.
Erasoak salatzeko protestara deitu zuen gaurko Putzuzulok. Gaztetxeen kontrako erasorik ez! aldarri hartuta egin dute kontzentrazioa udaletxe aurrean, 19:00etan. Azken asteko bi erasoak salatzeaz gain, Putzuzuloko kideek jakinarazi dute ez dutela gaztetxearen aurkako ez eta jardun politikoa han gauzatzen duten eragileen aurkako erasorik onartuko.
Argazkiak: Zarauzko Hitza