AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/07/16 12:26

Zarauzko (Gipuzkoa) Putzuzulo gaztetxeak atzo azaldu zuenez, asteazkenetik ostegunerako gauean, espaziora sartu zen nor edo nor. "Ez da lapurreta bat izan", azaldu zuten gaztetxeko kideek; barruan zeuden hainbat material hankaz gora jarri eta, zehazki, Mugimendu Sozialistaren materiala hondatu nahiz gaztetxe kanpora atera zuten.

Besteak beste, Kontseilu Sozialista Urola Kostaren eta Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistaren zenbait pankarta atera eta kokatu zituzten eraikin kanpoan, eta Ikasle Abertzaleaken nahiz Gazte Koordinadora Sozialistaren kartelekin ere berdina egin zuten. Putzuzulok egindako hainbat kamiseta ere atera zituzten kanpora.

Putzuzuloko kideen esanetan, hau ez da gaztetxera sartzen diren aurreneko aldia, eta jakinarazi du ez dutela "ez gaztetxearen aurkako ez eta bertan antolatzen diren eragileen aurkako erasorik onartuko".

EZ DAGO IRUZKINIK