AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/07/19 09:50

Zarauzko (Gipuzkoa) Putzuzulo gaztetxera bi aldiz sartu dira indarrez azken egunetan. Asteazkenetik ostegunerako gauean izan zen aurreneko erasoa: barruan zeuden hainbat material hankaz gora jarri zituzten, eta Mugimendu Sozialistaren materiala hondatu nahiz gaztetxe kanpora atera zuten. 

Ostiraletik larunbaterako gauean ere sartu ziren indarrez Putzuzulora, baina kasu horretan, goiko pisuko zenbait leiho erauzi zituzten hormatik. Horretaz gain, propaganda politikorako materiala nahasten ibili ziren.

Hiru eguneko tartean bi eraso izan dira; hala, Putzuzulotik protestara deitu dute biharko, astearterako. Gaztetxeen aurkako erasorik ez! lelopean egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan Zarauzko udaletxe aurrean. Gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, ez dute ez gaztetxearen ez eta han antolatzen diren eragileen aurkako erasorik onartuko.

EZ DAGO IRUZKINIK