ACTUALIDAD / Itaia
Zabalganan adingabe batek jasandako sexu-erasoa salatu du Gasteizko Itaiak
45 urteko gizon batek aurreko astean eraso zion 16 urteko gazte bati, Zabalgana gizarte-etxean.
2025eko otsailaren 27
Zabalganan adingabe batek jasandako sexu-erasoa salatu du Gasteizko Itaiak

Eduki sexualeko gutun bat, jarraipenak, keinu lizunak, komentarioak... 16 urteko adingabe batek hori guztia jasan behar izan zuen aurreko astean Gasteizko (Araba) Zabalgana gizarte-etxean, 45 urteko gizon baten partetik. Izan ere, erasotzailea horrela saiatu zen gaztea behartzen, bi egunez jarraian.

Zabalganan gertatutakoa salatzeko, mobilizatzera dei egin zuen Gasteizko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, Zabalgana Batuz Auzo Elkartearen eskutik. Atzo egin zuten protesta, arratsaldeko 19:00etan, gizarte-etxean bertan: Eraso ororen aurka borrokatu! izan zuten aldarri. Antolatzaileek ezinbestekotzat jo zuten erasoei erantzutea eta erasotzaileen inpunitateari aurre egitea, aldarrikatuz "guztion ardura" dela "erasoen aurkako erantzun irmoak ematea".