ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2026/01/21 07:58

Aurreko astean, eraso matxista bat izan zen Urnietan (Gipuzkoa): kiroldegian, emakume bat bere baimenik gabe grabatu zuen gizonezko batek, kirola egiten ari zela. Atzo eguerdian eman zuen erasoaren berri Buruntzaldeko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, eta protesta batera deitu zuen arratsalderako.

Indarkeria matxistari aurre egin! lelopean, 18:30ean izan zen mobilizazioa Urnietako Plazan. "Emakumeok jasaten dugun indarkeriaren aurrean bi aukera ditugu: matxismoaren konplize izan edo matxismoaren aurka borrokatu", azaldu zuten bertan Itaiako kideek: "Beharrezkoa da matxismoaren aurkako kontzientziazio-lana eta borroka indartzea, matxismoari aurre egingo dion mugimendu indartsua eratuz". 

Itaiak jakinarazi zuen kaleak hartzen segituko duela "erasotzaileen inpunitatearen aurka eta indarkeria matxistaren aurka", eta hainbat eginkizun nabarmendu zituen: "jarrera eta ideia matxisten aurka borrokatzea", "indarkeria jasan duen emakumea defendatzeko eta babesteko baldintzak bermatzea", eta "eraso ororen aurrean irmotasunez eta eraginkortasunez erantzutea", besteak beste.

NO HAY COMENTARIOS