ACTUALIDAD
Azaroaren 25a da bihar, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna, eta beste urte batez, mobilizatzera deitu du Itaiak Euskal Herri osoan. Indarkeria matxistaren aurka borrokatu aldarritzat hartuta, asteak daramatza hamaika herritan biharko deialdiak zabaltzen. Oraingoan, 26 lekutan egingo ditu mobilizazioak.
Hona hemen Itaiak biharko egin dituen deialdi guztiak:
- Altsasu: 20:00etan Foruen Plazan.
- Arrasate: 18:30ean herriko plazan.
- Azpeitia: 19:00etan herriko plazan.
- Azkoitia: 19:00etan herriko plazan.
- Baiona: 19:00etan Jacques Portes Plazan.
- Barakaldo: 18:30ean Elkano metro-irteeran.
- Basauri: 19:30ean Bentako Plazan.
- Beasain: 19:00etan Udaletxe Plazan.
- Bilbo: 18:30ean Plaza Eliptikoan.
- Donostia: 18:00etan Bulebarrean.
- Durango: 19:30ean Santa Anan.
- Ermua: 18:30ean San Pelaio Plazan.
- Erromo: 18:30ean Xake Plazan.
- Gares: 18:00etan Mena Plazan.
- Gasteiz: 18:30ean Andre Mari Zuriaren Plazan.
- Gernika: 19:00etan Merkurion.
- Hernani: 18:30ean Gudarien Plazan.
- Irun: 19:00etan San Juan Plazan.
- Iruñea: 18:30ean Udaletxe Plazan.
- Lakuntza: 19:00etan herriko plazan.
- Legazpi: 18:00etan Euskal Herria Plazan.
- Lizarra: 19:00etan Baja Navarran.
- Ondarroa: 19:30ean Zubi Zaharrean.
- Tolosa: 18:00etan Triangulon.
- Zarautz: 18:30ean Udaletxe Plazan.
- Zestoa: 19:00etan herriko plazan.