ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/07/09 17:38

Pasa den asteburuan hasi ziren Iruñeko (Nafarroa) San Fermin festak. Dagoeneko lau emakumek salatu dituzte sexu erasoak, "ukituak" direla eta. Atzo jarri zituzten lau salaketak. Horietako hiru ari da ikertzen Iruñeko Udaltzaingoa; laugarrenaren ikerketa, aldiz, Polizia Foralaren esku dago une honetan.

Oraingoz, bi gizonezko atxilotu dituzte sexu eraso horien harira. Atzo atzeman zuten lehen erasotzailea, erasotuak salaketa jarri eta ordu gutxira.

Lau erasotzaile atxilotu azken egunetan

Azken egunetan, Iruñeko bi erasotzaileez gain, beste bi gizonezko atxilotu dituzte gutxienez, sexu erasoak egitea leporatuta. Erandion (Bizkaia) igandean jazo zen eraso bat, eta epailearen aurretik igaro ostean, espetxean sartu dute erasotzailea.

Antsoainen (Nafarroa), aldiz, beste gizon bat atzeman berri dute. Munichen (Alemania) emakume bat bortxatu izana leporatu diote, baita Torrejon de Ardozen (Madril) jazotako sexu eraso batekin "zerikusia izatea" ere.