ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/11/03 10:51

Gasteizko (Araba) Probintzia Plaza, urriaren 12an falangista batzuek kontzentrazio bat egiteko aukeratu zuten lekua, faxismoa normalizatzeko leku bihurtu du Arabako Foru Aldundiak. Gasteizko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) salatu duenez, diputazioari lotutako GeoAraba elkarteak erakusteta bat jarri du bertan, kartografiaren bidez Arabak izan duen bilakaera historikoaren inguruan. Bilduma berean, baina, militante faxista bat ageri da gainerako guztien alboan: Julio Ruiz de Alda.

Jose Antonio Primo de Riverarekin batera, Falangearen sortzaileetako bat izan zen Ruiz de Alda lizartarra, eta militar hegazkinlari gisa jardun zuen besteak beste. Hori aitzakiatzat hartuta, militante falangista eta berak egindako hainbat lan aipatzen dira GeoArabaren erakusketan, baina "bere alderdi politikoa ezkutatuz", GKSren esanetan. Ez zaio aipamenik egiten bere lan politiko faxistari.

"Duela hiru aste baino gutxiago, faxista horren oinordekoak plaza horretan bertan [Gasteizko Probintzia Plazan] egon ziren faxismoari eta espainolismoari gorazarre egiteko asmoz, beraz, arduragabekeria bat eta memoria historikoarekiko errespetu falta handia iruditzen zaigu panel horrek bertan jarraitzea", azaldu dute GKSko kideek. Horregatik erabaki dute, hain zuzen ere, Ruiz de Alda seinalatzea: jatorrizkoaren gainean beste panel bat jarri dute, falangistaren jarrera politikoari buruzko informazioa emanez. "Faxismoari lekurik ez uztera eta fronte guztietan gorroto-ideologia horri aurre egitera" deitu dute.

NO HAY COMENTARIOS