ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Manifestazioa urtarrilaren 9an.
2022/02/07 14:48

Goierriko eta Deba Bailarako Kontseilu Sozialistek azaroan hasi zuten Beasain (Gipuzkoa) eta Bergara (Gipuzkoa) arteko errepideko bidesariaren kontrako borroka, elkarlanean. Gipuzkoako Foru Aldundiak urte hau hastearekin batera jarri zuen martxan bidesari berria, eta ordainketa-sistema indarrean da jada: ordainleku horietatik igaro direnek gutunak jaso dituzte haien etxeetan, eta ordaindu behar dituzten zenbatekoak jakinarazi dizkiete hala.

Goierriko Kontseilu Sozialistak azaldu duenez, gainera, orain trafikoa igo da Beasain eta Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa) arteko bigarren mailako errepidean, bidesari berriaren ezarpenaren ondorioz. Horrek eragin du bigarren mailako errepide horretan "segurtasun falta" nagusitzea, "bizilagun, gidari nahiz txirrindularientzako".

Hortaz, aurrera doaz bidesariaren aurkako protestak ere: otsailaren 19an kalera ateratzera deitu du Goierriko Kontseilu Sozialistak. Joan den urtarrilaren 9an Beasainen egin zuten bidesariaren aurkako manifestazio bat, Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu lelo hartuta. Otsailaren 19an ere Beasainen izango da mobilizazioa, aldarri berdinarekin. 18:00etan aterako da manifestazioa Bideluze plazatik.

Goierriko Kontseilu Sozialistak berriz salatu du bizitzaren garestitze orokorraren isla dela bidesari berria, eta mugikortasunak doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izan behar duela aldarrikatu du.

NO HAY COMENTARIOS