ACTUALIDAD / Empresa de desokupación

Beasainen, familia bat mehatxatzen ari da D.I.O Express desokupazio-enpresa

Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu duenez, etxejabeen interesen alde jarduten dute enpresa faxista horiek, eta sindikatuarekin antolatuta dagoen familia bati jazartzen ari dira oraingoan.
2026eko urriaren 28 - 08:14
Beasainen, familia bat mehatxatzen ari da D.I.O Express desokupazio-enpresa

ACTUALIDAD

Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak aurreko astean jakinarazi zuen Beasainera bertaratu dela D.I.O Express desokupazio-enpresa, familia bat etxetik botatzen saiatzeko. Adin txikiko bat dauka familiak, eta D.I.O. Expresseko matoien jazarpena paraitzen ari da: pisua uzten ez badute, etxean sarbide-kontrol bat jarriko dietela esanez mehatxatu dituzte desokupek hilabete honetan.

Adi egotera deitu du sindikatuak, eta desokupazio-enpresen izaera faxistaz ohartarazi du; "ahulen kontra bortizkeria eta jazarpena erabiltzen" dituztela, "etxejabeen interesak defendatzen" dituztela eta "ideia klasista eta arrazistak hedatzen" dituztela gogoraraziz. "Etxejabeen zerbitzura jarduten dute, eta haien interes ekonomikoak mantentzeaz gain, langileak diziplinatzeko funtzioa betetzen dute", gaineratu dute.