Urola Kostako Kontseilu Sozialistak ekain erdialdean jarri zuen martxan Ostalaritzako esplotazioari aurre egin kanpaina. Adierazpen bat argitaratu zuen dinamika aurkezteko, eta azaldu zuen hiru helburu nagusi dituela: "ostalaritzako langileek jasaten dituzten eraso sistematikoak salatzea", "horiei aurre egiteko bidean, baliabide teknikoak sortzea" eta "auziari buruzko diskurtsoak aztertzea" nahiz lantzea.
𝗢𝘀𝘁𝗮𝗹𝗮𝗿𝗶𝘁𝘇𝗮𝗸𝗼 𝗲𝘀𝗽𝗹𝗼𝘁𝗮𝘇𝗶𝗼𝗮𝗿𝗶 𝗮𝘂𝗿𝗿𝗲 𝗲𝗴𝗶𝗻 kanpaina abiatu dugu, hiru helbururekin:
— Kontseilu Sozialista Urola Kosta (@Kontseilua_UrKo) June 13, 2022
1⃣ Sektoreko langileek jasaten dituzten eraso sistematikoak salatu
2⃣ Horiei aurre egiteko bidean, baliabide teknikoak sortu
3⃣ Auziari buruzko diskurtsoak aztertu pic.twitter.com/f4wiYIa6wf
Kanpainaren barruan, eta ostalaritzan ohikoenak diren erasoei aurre egin ahal izateko baliabideak eskaintze aldera, tailer bat prestatu dute orain: kontraturik gabeko lanei buruzko tailerra. Ostalaritzan lan-kontraturik gabe jardutea ohikoa denez, Kontseilu Sozialistako kideen asmoa da, tailerraren bidez, hainbat gomendio ematea kontraturik gabe aritzen diren langileei. Horretarako, langileek legez onartuta dituzten eskubideak zeintzuk diren zehaztuko dute tailerrean, eta kontraturik gabe lanean ari diren beharginek nola joka dezaketen ere azalduko dute.
Asteazken honetan, uztailaren 6an, Zumaian (Gipuzkoa) egingo dute kontraturik gabeko lanei buruzko tailerra. Hurrengo egunerako, uztailaren 7rako, Zarautzen (Gipuzkoa) antolatu dute saio berdina.