Urola Kostako Kontseilu Sozialistak ekain erdialdean jarri zuen martxan Ostalaritzako esplotazioari aurre egin kanpaina. Adierazpen bat argitaratu zuen dinamika aurkezteko, eta azaldu zuen hiru helburu nagusi dituela: "ostalaritzako langileek jasaten dituzten eraso sistematikoak salatzea", "horiei aurre egiteko bidean, baliabide teknikoak sortzea" eta "auziari buruzko diskurtsoak aztertzea" nahiz lantzea.
๐ข๐๐๐ฎ๐น๐ฎ๐ฟ๐ถ๐๐๐ฎ๐ธ๐ผ ๐ฒ๐๐ฝ๐น๐ผ๐๐ฎ๐๐ถ๐ผ๐ฎ๐ฟ๐ถ ๐ฎ๐๐ฟ๐ฟ๐ฒ ๐ฒ๐ด๐ถ๐ป kanpaina abiatu dugu, hiru helbururekin:
โ Kontseilu Sozialista Urola Kosta (@Kontseilua_UrKo) June 13, 2022
1โฃ Sektoreko langileek jasaten dituzten eraso sistematikoak salatu
2โฃ Horiei aurre egiteko bidean, baliabide teknikoak sortu
3โฃ Auziari buruzko diskurtsoak aztertu pic.twitter.com/f4wiYIa6wf
Kanpainaren barruan, eta ostalaritzan ohikoenak diren erasoei aurre egin ahal izateko baliabideak eskaintze aldera, tailer bat prestatu dute orain: kontraturik gabeko lanei buruzko tailerra. Ostalaritzan lan-kontraturik gabe jardutea ohikoa denez, Kontseilu Sozialistako kideen asmoa da, tailerraren bidez, hainbat gomendio ematea kontraturik gabe aritzen diren langileei. Horretarako, langileek legez onartuta dituzten eskubideak zeintzuk diren zehaztuko dute tailerrean, eta kontraturik gabe lanean ari diren beharginek nola joka dezaketen ere azalduko dute.
Asteazken honetan, uztailaren 6an, Zumaian (Gipuzkoa) egingo dute kontraturik gabeko lanei buruzko tailerra. Hurrengo egunerako, uztailaren 7rako, Zarautzen (Gipuzkoa) antolatu dute saio berdina.