ACTUALIDAD / Sindicatos de vivienda

Zarautzen ere ezetz esan diote espekulazioari

Tokian toki, etxebizitza-eskubidea aldarrikatzen jarraitzen dute Etxebizitza Sindikatu Sozialistek. Zarautzen manifestazio jendetsu bat egin zuen atzo Urola Kostako sindikatuak, 'Espekulazioaren aurka, etxebizitza denontzat' lelopean.
2026eko urriaren 5 - 06:19
Zarautzen ere ezetz esan diote espekulazioari

Ostiralean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan etxebizitza-eskubidearen alde izandako mobilizazio historikoen ondoren, lekuan leku, etxebizitza-eskubide bermatua erreibindikatzen jarraitzen du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Zarautzen (Gipuzkoa) atzo, igandez, manifestazio jendetsu bat egin zuen Urola Kostako sindikatuak.

Espekulazioak gogorren kolpatu duen herrietako bat da Zarautz, eta ehunka herritarrek hartu zituzten kaleak atzokoan, espekulazioari ezetz esateko eta etxebizitzak "denontzat" izan behar duela aldarrikatzeko. Udaletxe-plazan hasi zen manifestazioa, eta erdiguneko kaleak zeharkatu ondoren, toki berean amaitu zen; "etxeak bizitzeko, ez espekulatzeko" oihua ozen entzun zen une oro.

Bukaerako hitz-hartzean, sindikatuko kideek salatu zuten etxebizitza, "negozio-iturri den bitartean", ezingo dela "bermatutako eskubide kolektibo bilakatu", eta horren kontra, Etxebizitza Sindikatuek azken egunetan nabarmendutako hiru aldarrikapenak ekarri zituzten gogora: "espekulatzaileak desjabetu, espekulazioa debekatu, behar sozialen arabera planifikatu". "Batu etxebizitzaren aldeko borrokara", gaineratu zuten.