ACTUALIDAD / Itaia
Orion izan den azken erailketa matxista salatu du Itaiak hainbat herritan
Gaurko eta biharko ere antolatu ditu hainbat protesta Itaiak; Zarautzen, Azpeitian, Gernikan eta Lizarran.
2023eko maiatzaren 18
Orion izan den azken erailketa matxista salatu du Itaiak hainbat herritan

Joan den asteartean, emakume bat erail zuen bere bikotekide ohiak Orion (Gipuzkoa). Hasieran zabaldu bazuten ere leherketa bat izan zela, gerora jakinarazi zuten gizonak tiroz hil zuela emakumea, eta bere buruaz beste egin zuela ondoren.

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak protestara deitu zuen Euskal Herriko zenbait herritan, hilketa matxista salatzeko. Atzo, beraz, Tolosan (Gipuzkoa), Irunen (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Zestoan (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba) eta Ondarroan (Bizkaia) izan ziren elkarretaratzeak.

Gaurko Zarautzen (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa) eta Gernikan (Bizkaia) deitu dute mobilizatzera Itaiako kideek, eta, biharko, Lizarran (Nafarroa) antolatu dute kontzentrazio bat.