AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/16 21:11

Atzo arratsaldean, Orioko (Gipuzkoa) Arrantzale kalean izandako ustezko leherketa baten berri eman zuten. Bi pertsona hil zirela jakinarazi zuten; emakume bat eta gizon bat. Gerora baieztatu zuten indarkeria matxistarekin lotutakoa zela gertatutakoari buruzko hipotesi nagusia, eta erailketa matxista modura ari zirela ikertzen.

Ondoren azaldu zuten, baina, eskopeta bat topatu zutela tokian: dirudienez, emakumea tiroz erail zuen gizonak, eta bere buruaz beste egin zuen gero. Banku batean eserita zegoen emakumearen gorpua, eta lurrean etzanda gizonezkoarena. Biek zituzten zauriak buruan.

Bikotekide izandakoak ziren biak, eta Orion bizi ziren. 47 urte zituen emakumeak.

Bihar, Itaiaren protestak

Erailketa matxista salatzeko, hainbat elkarretaratze antolatu ditu Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Momentuz, Zarautzen (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Irunen (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Zestoan (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Gernikan (Bizkaia) zein Ondarroan (Bizkaia) egin dituzte mobilizazio deialdiak, gaurko zein biharko. Tokian tokiko Itaiak emango du deialdien berri, sare sozialen bidez.

EZ DAGO IRUZKINIK