ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Erom enpresako langileak, protestan. Argazkia: LAB Nafarroa
2021/10/04 12:25

Erom enpresako Nafarroako langileek hamar eguneko greba hasi zuten joan den ostegunean; izan ere, sei urte baino gehiago daramate hitzarmen kolektiboa berritu gabe, eta Nafarroarako hitzarmen propio bat aldarrikatzen dute. Hori dela eta, joan den larunbatean elkarretaratzea egin zuten beharginek Iruñeko (Nafarroa) Gaztelu plazan.

Langileek salatu dutenez, hitzarmen kolektiboa ez berritzeak "lan prekaritatea handitzea" eragin du, baita langileen segurtasun-baldintzak okerragotzea ere. "Azken sei urteetan zuzendaritzak ez du plantilla egoki eta egonkor baten aldeko apusturik egin", adierazi dute ohar baten bidez.

Bestalde, enpresak Espainiako Estatu mailako hitzarmen baten alde egiten duela adierazi dute, eta horrek Nafarroako 180 langileen baldintzak okerragotzea dakarrela. Haize-parkeetako mantenu-lanetaz arduratzen dira Erom enpresako langileak.

Urriaren 8an amaituko dute greba Nafarroako langileek, eta urriaren 6an eta 7an elkarretaratzeak egingo dituzte CITE Nazioarteko Trantsizio Ekologikoaren Kongresuan.

NO HAY COMENTARIOS