ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / 20 Minutos
2025/02/13 14:51

Gutxienez 21 lagun zauritu dira gaur goizean Munichen (Alemania), auto batek Ver.di sindikatuaren manifestazio bat jo duenean. Suhiltzaileen arabera, zaurituetako hamar egoera kritikoan daude eta 11 dira lesio larriak dituztenak. Poliziak jakinarazi zuenez, gidaria, 24 urteko gizonezko afganiar bat, bertan atxilotu dute, eta "ez da arrisku gehigarri bat". Joachim Herrmann Bavariako Barne ministroak adierazi du "asilo-eskatzailea" dela gaztea: agintaritzek atzera bota zuten berak egindako eskaera, baina "Alemanian bizi zen tolerantzia-baimen batekin".

Karlstrae eta Seidlstraere arteko bidegurutzean izan dira gertakariak, eta 2.500 bat pertsona parte hartzen ari ziren une horretan mobilizazio sindikalean. "Autoa manifestazioaren aurka abiatu da", Ver.diko bozeramaile batek Der Spiegeli esan dionez, baina "oraindik ez dakigu nahita edo istripuz izan den". Sare sozialetan zabaldutako irudiek erakusten dute kotxeko gidaria atxilotu dutela eta hainbat zauritu lurrean artatu dituztela. Dieter Reiter Municheko alkateak baieztatu du kaltetuen artean haurrak daudela.

Agintaritzek ingurua hesitu dute eta droneak erabili dituzte eremua ikuskatzeko. Manifestazioa bertan behera geratu da, eta Ver.dik iragarri du etorkizuneko protestekin nola jokatu aztertzen ari dela. Municheko Fiskaltza Nagusiak bere gain hartu du ikerketa.

Ohikoa da eskuin muturrak horrelako gertaerak manipulatzea eta pertsona migratzaileen aurkako gorrotoa elikatzeko erabiltzea, duela gutxi Alemanian bertan gertatu zen bezala, AfDren jarraitzaile saudi batek Gabonetako azoka txiki batean egindako harrapaketarekin. Duela egun gutxi Örebron (Suedia) izan zen atentatu bat, 11 hildakorekin, eta erasotzailearen nortasuna eta motibazio posibleak argitara atera aurretik, narratiba berberak zabaldu ziren; harik eta jakin zen arte supremazista zuri bat zela erasotzailea, eta pertsona migratzaileak nagusi diren helduentzako eskola batean jo zuela erasora, Europatik alde egin zezatela oihukatuz.

NO HAY COMENTARIOS