ACTUALIDAD / Violencia machista
'Manada auzia: hamar urte geroago' bideo-erreportajea, ikusgai
Aurtengo sanferminetan beteko dira hamar urte bost gizonek emakume bat taldean bortxatu zutenetik. Indarkeria matxistaren aurkako borrokan inflexio-puntu izandako 'Manada' auzia gogora ekarri dugu, 12 minutuko bideo-erreportaje honetan.
2026eko uztailaren 1 - 09:03
'Manada auzia: hamar urte geroago' bideo-erreportajea, ikusgai

2026ko sanferminetan, hamarkada bat beteko da bost gizonek, tartean guardia zibil batek eta militar batek, emakume bat bortxatu zutenetik. Eraso hark oihartzun handia izan zuen gizartean, eta bereziki epaiketako lehen ebazpenaren ondoren piztu zen haserreak izugarrizko protesta-olatua eragin zuen. Manada auzia inflexio-puntu bat izan zen eraso matxisten aurkako borrokan, ordura arte isilarazitako eztabaida batzuk erdigunean jarri eta kontsentsu sozial berriak bultzatu baitzituen.

Zer gertatu zen 2016ko sanfermin haietan? Zer aldaketa ekarri zuen auziak? Aldatu al da egoera? Hau guztia landu dugu 12 minutuko bideo-erreportaje baten bidez.