ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/03/15 16:51

Greba deialdi berriko lehenengo eguna izan dute gaur Gipuzkoako eraikinetako eta lokaletako garbitzaileek, eta Donostian (Gipuzkoa) mobilizatu dira. Ostegunera arte egingo dute greba, haien lan-baldintzen hobekuntza aldarri hartuta. Izan ere, langileek salatu dutenez, %20 soilik daude lanaldi osoan, eta soldata-arrakala ere seinalatu dute: sektorean emakumeak dira nagusi, eta gizonezkoak gehiengoa diren zenbait garbiketa sektorerekin alderatuta –kale garbitzaileena, adibidez–, urtean 5.000 euro gutxiago kobratzen dute, gutxi gorabehera.

Erakunde publikoak, banketxeak eta enpresa multinazionalak ere haien egoeraren erantzuletzat jo dituzte beharginek: "Administrazio publikoa, banketxeak eta multinazionalak ere konplize dira. Milioika euro metatzen dituzten bitartean, gu prekaritatean murgilduta gaude", azaldu dute. Bestalde, enpresarien eta politikarien faltsukeria salatu dute: "Joan den astelehenean, Martxoaren 8an, berdintasunaren alde borroka egiten zutela adierazi zuten, baina non daude gaur? Non daude gure baldintza duinak? Eta berdintasuna?", diote.

Baldintza hobeak lortu arte ez dutela etsiko aldarrikatu dute langileek gaurko mobilizazioetan. Urtarrilean ere egin zuten greba.