ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / The Objective
2023/02/28 09:11

Espainiako Estatuko sei banketxe nagusiek hilabete honetan jakinarazi dute orain arte lortutako marka guztiak gainditu zituztela 2022an. Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja banketxeek 20.850 milioi euro irabazi zituzten iaz, 2021ean baino %28 gehiago.

Kutxabankek orain eman du iazko datuen berri: 330,5 milioi euroko etekin garbia izan zuen 2022an, 2021ean baino %52,7 gehiago. Banketxe akziodunen fundazioak (BBK, Kutxa eta Vital) 322,7 milioi euro jaso zituen, eta, antza, akziodunen artean banatuko dute etekinen %60. 2019an, dena den, 2021ean baino 21,6 milioi euro gehiago irabazi zituen Kutxabank taldeak.

Anton Arriola Kutxabankeko presidentearen esanetan, iaz izan ziren faktoreei, Ukrainako gerra kasu, "aurre egiteko" gaitasuna erakutsi du banketxeak.

NO HAY COMENTARIOS