Gaurko egunez, duela hemezortzi urte, porrot egin zuela aitortu zuen AEBetako Lehman Brothers banketxeak. Mendebaldeko herrialdeetan, loraldi garaia amaitu eta krisi-testuingurua orokortu zen, aurreko urteetan finantza-erakundeek Arrisku Handiko Hipotekak barra-barra jaulki ondoren. Hala, estatu kapitalistek entitate pribatuen zorra erosi zuten, eta Ongizate Estatua deiturikoa desegiteari ekin zioten. Hori dela eta, nabarmen egin zuten okerrera herritarren bizi-baldintzek.