ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Asanblada Magisteritza fakultateko 1. mintegian, asteartean.
2022/02/23 22:27

Lortu dute: Gasteizko campusean (Araba) lan politikoa egin ahal izateko espazio bat eskuratu dute Ikasle Abertzaleakek, Unibertsitateko Indar Batasunak eta Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Iragan asteartean sartu ziren Hezkuntza fakultateko 1. mintegira, eta modu horretan exijitu zioten jardun politikorako espazio bat EHUri. Une horretan hasi zen negoziaketa prozesua, baina fakultateko dekanotzak eta errektoreordetzak ez zuten ikasleen eskakizuna betetzeko inolako borondaterik erakutsi, azaldu zutenez.

Atzo, hortaz, protestara jo zuten goizetik: IAk, UIBk eta GUETek deituta, Magisteritza fakultatearen aurrean izan zen elkarretaratze bat, Antolakuntza politikorako espazioak bermatu lelopean. Horren ostean, ikasleek eserialdia egin zuten fakultateko gela baten aurrean, han baitzeuden bilduta dekanotzako kideak, ikasleek asteartean hartutako gelaren inguruan hitz egiteko.

IAko, UIBko eta GUETeko ordezkariekin hitz egin zuten gero, negoziaketari jarraipena emanez, eta arratsaldean jakinarazi zuten azkenean ebatzitakoa: hiru eragileen exijentzia bete du EHUk eta, aurrerantzean, lan politikoa egiteko baliatu ahal izango dute Magisteritza fakultateko 1. mintegia. "Antolakuntzaren bitartez, antolakuntza politikoa eta ikasle langileen interesak bermatuko dituen beharrezko espazioa lortu dute", laburbildu du HARA BA!-k.

Garaipen hori lortu arren, "ikasle langileen interesak errealki bermatuko dituen hezkuntza ereduaren alde borrokan" jarraituko dutela diote IAk, UIBk eta GUETek. "Doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango den hezkuntza eredua elikatzeko bidean", IAk martxoaren 24rako deitu duen ikasle grebara batzera deitu dute.

NO HAY COMENTARIOS