ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/03/01 09:30

Joan den larunbatean, goizaldean, emakume bat bortxatu zuen gizonezko batek Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharrean. Emakumea etxera bidean zela eraso zion gizonak, eta atalondo batera eraman zuen indarrez. Iruñerriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak protestara deitu zuen orduan: elkarretaratze bat antolatu zuen atzo iluntzerako, Indarkeria matxista orori aurre egin aldarriaren pean. Atzo, beraz, 150 inguru lagun bildu ziren iluntzean udaletxe aurrean, sexu-erasoa salatzeko eta indarkeria matxistari aurre egitera deitzeko.

Beste bortxaketa bat Iruñean

Oraintsu hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, otsailaren 17tik 18ra bitartean, beste emakume bat bortxatu zuen gizon batek Nafarroako hiriburuan, sumisio kimikoaren bidez. Dirudienez, lankideak dira biak, eta duela zenbait egun jarri zuen salaketa emakumeak.

Otsailaren erdialdean, trago batzuk jotzera joan ziren emakumea, erasotzailea eta beste hainbat lankide Iruñeko taberna batzuetara. Azkeneko errondan, gizon hori sartu zen tabernara tragoen bila, eta gero edalontziak lankideen artean banatzean, baso zehatz bat eman zion emakumeari. Xehetasun hori deigarria egin zitzaion hari.

Edalontzi horretatik edan eta gero gertaturikoa ez du ondo oroitzen emakumeak. Hutsuneak ditu memorian, baina, besteak beste, modu lausoan gogoratzen du beste taberna batean izan zirela eta, gero, bere lankideak nolabait sexu-harremanak izan zituela berekin.

30 urteko gizonezkoa atxilotu dute jada, baina behin-behinean aske utzi du epaileak. Laborategiko analisien emaitzen zain daude orain.

Beste bi sexu-eraso Bizkaian

Aurreko asteburuan, beste hiru gizonezko atxilotu zituzten Bizkaian, bi sexu-erasorekin lotuta. Haietako batek Getxon egin zion eraso emakume bati, kalean, eta beste biek emakume bat bortxatu zuten Bilboko etxebizitza batean.

NO HAY COMENTARIOS