AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Manifestazio bat Iruñean.
2023/02/27 10:21

Aurreko larunbatean, 05:00ak aldera, emakume bat bortxatu zuen gizon batek Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharrean. Gaztelu plaza inguruan eraso zion emakumeari: etxera bidean zela harrapatu zuen gizonak, eta atari batera eroan zuen, indarrez. Han bortxatu zuen.

Atalondo horretan bizi den pertsona batek entzun zituen emakumearen oihuak, eta polizia-indarrak ohartarazi zituen. Emakumeak emandako deskribapenari esker, bortxatzailea identifikatu eta atxilo eraman zuten zenbait ordu beranduago. Iruñeko epaitegiaren esku geratu da auzia.

Itaiaren elkarretaratzea, bihar

Erasoa salatu eta protestara deitu du Iruñerriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Bihar izango da elkarretaratzea, 20:00etan, udaletxe aurrean.

EZ DAGO IRUZKINIK