ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/02/03 11:20

Gaur, otsailaren 3an, Hezkuntza Ordezkaritzaren (Bilbo, Bizkaia) aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleakeko hainbat kide, martxoaren 24rako deialdi bat egiteko: grebara deitu dituzte Hego Euskal Herriko ikasleak. Hezkuntzan ezarri diren erreformen aurrean mobilizatzeko deia luzatu dute; izan ere, LOSU, LOMLOE eta Lanbide Heziketako plana ikasturte akademiko honetan aplikatuko dituzte.

LOMLOE, LOSU eta Lanbide Heziketako plana

Lege bakoitza hezkuntzako eremu batean ezarriko bada ere —LOMLOE Bigarren Hezkuntzan, LOSU unibertsitateetan eta Lanbide Heziketako plana Lanbide Heziketan—, egoera orokor bati erantzuten diotela uste dute, "krisi kapitalistari, hain zuzen". Azaldu dutenez, LOMLOEren bitartez, gaitasun tekniko-digitalen irakaspena bermatu nahi da, lehiakortasunaren eta ekintzailetza kapitalistaren balioak indartuta eta pentsamendu kritikoa garatzeko aukera oro ezabatuta.

Lanbide Heziketako legeari dagokionez, "lan indar merkea sortzeko eta enpresen etekinak handitzeko" mekanismo bat gehiago izango dela azpimarratu du IAk; izan ere enpresek norabidetzen dituzte ikasketa-alor zein praktikak.

"LOSUri esker, etekin ekonomikoa bermatzen duten graduak bultzatuko dira, bestelako graduak pixkanaka deseginez", azaldu dute IAko kideek. Gainera, enpresen eragina geroz eta handiagoa izango da unibertsitatean, eta ikerketa-lerroen aukeraketan eta graduen curriculumean are nabarmenago esku hartuko dute.

Hori gutxi ez, eta Bizikidetza Legea deiturikoak militantzia eta antolakuntza politikoa zigortzeko mekanismo berriak sortu dituela nabarmendu dute. Hona hemen lege horri buruz GEDAR LANGILE KAZETAk argitaratutako artikulua.

Hezkuntza sistema sozialista

Erreforma horiek guztiek zuzen-zuzenean kolpatzen dutena langile klasea dela eta antolatzeko eta mobilizatzeko unea dela adierazi du gaurkoan IAk. Kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izango den hezkuntza ereduan sakondu eta horretarako funtsezkoa den hezkuntza sistema sozialistarako norabidea elikatu behar dela aldarrikatu du, bada.

Horri lotuta, beraz, ikasle greba deialdi bat egin dute datorren martxoaren 24rako, Hego Euskal Herrian. Bigarren Hezkuntzako, unibertsitateko nahiz Lanbide Heziketako ikasleak deitu dituzte grebara.

Poliziak identifikatuak


Aurkezpen egunean gutxienez lau pertsona identifikatu dituzte polizia-indarrek, eta aurkezpen saioan izan den poliziaren presentzia salatu du IAk.

NO HAY COMENTARIOS