EITBk emandako datuen arabera, 2024an, indarkeria matxistaren 2.121 biktima artatu zituen Osakidetzak; beraz, batez beste, sei pertsona egunean. 2023an baino %3,2 gehiago da hori. Artatutako pertsonen 1.202 zeuden Bizkaian (2023an baino %1,7 gutxiago), 599 Gipuzkoan (%16,7 gehiago) eta 320 Araban (%0,3 gehiago). Denera 1.041 biktimak jo zuten larrialdi-zerbitzuetara, 1.003k lehen mailako arretara eta 77k ospitaleko arretara.
Osakidetzak iaz artatutako emakume horien artean, 374k jasan zituzten sexu-erasoak, eta horien %40 ziren adin txikikoak. 2023ko datuekin alderatuta, %39,5 igo zen sexu-erasoen biktima kopurua. Urte honetako hainbat datu ere eman ditu Osakidetzak: urtarriletik irailera bitartean, sexu-erasoren bat egin dieten 299 pertsonari eman die arta.