Datorren larunbaterako, otsailak 27, Herri Eskolak prestatu ditu Ikasle Abertzaleakek hainbat eskualdetan. Zergatik infantilizatzen gaituzte? izenburu duen auzia jorratuko dute guztietan, leku bakoitzean prestatu dituzten bestelako lanketez zein eskaintza kulturalaz gain.
Aurten ikasturte osoan zehar egingo dituzte Herri Eskolak IAko kideek, "formakuntza politikoa" lantzeko bidean, "IAren jardunaz hausnartzeko eta militanteen arteko harremanak sendotzeko espazioak sortzeko" asmoz, antolakundeak GEDAR LANGILE KAZETAri azaldu dionez. Oraingoan, IKAS plataformaren kanpainarekin lotuz, "ikasleen infantilizazioa eta horrek betetzen dituen funtzioak" izanen dituzte hizpide.
DEIALDIAK
Nafarroa
Lakuntza: 11:00etan Kultur Etxean.
Lizarra: 17:30ean Maria Vicuña Gazteriaren Etxean.
Iruñea:
10:00etan Auzotegin (Txantrea).
Gipuzkoa
Donostia: 10:30ean Letaman gaztetxean.
Hernani: 11:00etan Kontrakantxa gaztetxean.
Bergara: 11:30ean Zubitxako Eskolan.
Zarautz: 10:30ean Putzuzulo gaztetxean.
Azkoitia: 11:00etan Matadeixen.
Legazpi: 11:00etan Legazpiko Gaztetxean.
Zaldibia:
11:00etan herriko plazan.
Bizkaia
Ondarroa: 12:00etan gaztetxean.
Atxondo: 11:00etan Atxondoko Gaztetxean.
Gernika: 10:00etan Astran.