ACTUALIDAD / Euskal herriko ikasle antolakunde sozialista
IAk Herri Eskolak egin ditu Euskal Herriko hainbat txokotan
Otsailaren 27an "infantilizazioaz eta horren funtzioez" aritzeko hitzordua izan dute hamabost eskualdetako ikasleek. IKAS plataformaren eta martxoaren 25eko mobilizazioen inguruan ere hausnartu dute.
2021eko martxoaren 1
IAk Herri Eskolak egin ditu Euskal Herriko hainbat txokotan

Larunbat honetan, otsailak 27, Ikasle Abertzaleakek antolatutako Herri Eskolak izan dira hamabost eskualdetan. Ikasleen "infantilizazioa eta horrek betetzen dituen funtzioak" izan dituzte aztergai, baita IKAS plataformaren proposamen politikoa eta martxoaren 25erako deitu dituen mobilizazioak ere. Horrez gain, egitarau kulturalaz gozatzeko aukera ere izan da hainbat tokitan.

Ondorengo udalerrietan egin dituzte Herri Eskolak oraingoan: Donostian (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Bergaran (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Zarautzen (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Zaldibian (Gipuzkoa), Legazpin (Gipuzkoa), Lakuntzan (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa), Iruñean (Nafarroa), Ondarroan (Bizkaia), Atxondon (Bizkaia) eta Basaurin (Bizkaia).