AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: IA
2021/03/01 09:06

Larunbat honetan, otsailak 27, Ikasle Abertzaleakek antolatutako Herri Eskolak izan dira hamabost eskualdetan. Ikasleen "infantilizazioa eta horrek betetzen dituen funtzioak" izan dituzte aztergai, baita IKAS plataformaren proposamen politikoa eta martxoaren 25erako deitu dituen mobilizazioak ere. Horrez gain, egitarau kulturalaz gozatzeko aukera ere izan da hainbat tokitan.

Ondorengo udalerrietan egin dituzte Herri Eskolak oraingoan: Donostian (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Bergaran (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Zarautzen (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Zaldibian (Gipuzkoa), Legazpin (Gipuzkoa), Lakuntzan (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa), Iruñean (Nafarroa), Ondarroan (Bizkaia), Atxondon (Bizkaia) eta Basaurin (Bizkaia).