ACTUALIDAD / Euskal herriko ikasle antolakunde sozialista
IAk abenduaren 6ko Herri Eskolen zerrenda argitaratu du
Espainiako Estatuak egun horretarako ezartzen duen jaiegunari "intsumisioa" adieraziko diote IAko kideek. Bide batez, "kontrol sozialaren" inguruko formakuntza saioak eta aisialdi-jarduerak izango dituzte eskuragarri Hego Euskal Herriko hemezortzi udalerritan.
2020eko abenduaren 2
IAk abenduaren 6ko Herri Eskolen zerrenda argitaratu du

Igande honetarako antolatutako Herri Eskolen zerrenda aurkeztu du Ikasle Abertzaleakek. "Jaiegun arrotz" gisa identifikatutako data seinalatuetan ohikoa denez, tokian tokiko egitarauak prestatzeari ekin diote IAko kideek.


Haien esanetan, "intsumisioa" adieraziko diote Espainiako Estuak inposatutako jaiegunari; bai eta ikasleriari "heziketa politikorako" aukera eskaini ere. Oraingoan, "kontrol soziala" izango da eskualde guztietako tematika amankomuna. Horrez gain, tokian tokiko hainbat aisialdi-ekimen barnebilduko dituzte hemezortzi udalerritan gauzatuko diren egitarauek.

DEIALDIAK

Nafarroa

Gipuzkoa

Bizkaia

Araba