AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: IA
2020/12/01 21:25

Igande honetarako antolatutako Herri Eskolen zerrenda aurkeztu du Ikasle Abertzaleakek. "Jaiegun arrotz" gisa identifikatutako data seinalatuetan ohikoa denez, tokian tokiko egitarauak prestatzeari ekin diote IAko kideek.


Haien esanetan, "intsumisioa" adieraziko diote Espainiako Estuak inposatutako jaiegunari; bai eta ikasleriari "heziketa politikorako" aukera eskaini ere. Oraingoan, "kontrol soziala" izango da eskualde guztietako tematika amankomuna. Horrez gain, tokian tokiko hainbat aisialdi-ekimen barnebilduko dituzte hemezortzi udalerritan gauzatuko diren egitarauek.

DEIALDIAK

Nafarroa

  • Lizarra: 11:00etan Sugarra gaztetxean

  • Altsasu: 11:00etan

  • Leitza: 12:00etan Printzan

  • Iruñea: 11:00etan Auzotegin

Gipuzkoa

  • Eibar: 9:45ean Eibar BHIko sarreran

  • Oñati: 10:00etan herriko plazan

  • Hernani: 11:00etan Kontrakantxa gaztetxean

  • Tolosa: 10:30ean Ezpala gaztetxean

  • Azpeitia: 11:00etan Azpeitiko Gaztetxean

  • Zumaia: 11:00etan Torreberri gaztetxean

  • Zarautz: 10:30ean Putzuzulo gaztetxean

  • Legazpi: 11:00etan Legazpiko Gaztetxean

  • Beasain: 11:00etan frontoi estalian

Bizkaia

  • Lekeitio: 12:00etan Lekeitioko Gaztetxean

  • Ondarroa: 12:00etan Ondarroako Gaztetxean

  • Abadiño: 10:30ean Abadiñoko Gaztetxean

  • Gernika: 11:00etan Astran

Araba

  • Gasteiz: 11:00etan Aldabe Gizarte Etxean