ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iruñerriko Itaiaren elkarretaratzea Txantreako Txozna Gorrietan, maiatzaren 5ean.
2024/05/09 10:51

Hiru eraso matxista salatu dira astean zehar Nafarroan. Tuteran (Nafarroa) 26 urteko gizon batek emakume bat burukadaz jo zuen asteartean, maiatzaren 7an, goizeko 10:50ean. Emakumeak berak salatu zuen erasoa, eta atxilo eraman zuten erasotzailea.

Iruñean (Nafarroa), berriz, gutxienez bi eraso salatu dira azken egunotan. Arrosadia auzoan izan zen lehena: 57 urteko gizon batek bikotekidea bultzatu zuen eta "zauri arinak" egin zizkion. Bestalde, kautelazko neurriak apurtu zituen 28 urteko gizon batek Orvinan, emakume batekiko urruntze-agindua hautsi baitzuen. Atxilotuta eraman zituzten bi gizonak. 

Hainbat eraso Txantreako jaietan

Iruñeko Txantrea auzoko jaietan ere hainbat eraso salatu dira. Iruñerriko Itaiak eman zuen horien berri, eta erasoak salatzeko elkarretaratu ziren aurreko igandean, Txantreako Txozna Gorrietan.

NO HAY COMENTARIOS