ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/29 12:00

Ezegonkortasun egoeran jarraitzen du Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxe berriak. Gazte Asanbladako kideek atzo jakinarazi zutenez, mehatxu egin dio berriz Gipuzkoako gotzaitegiak: gazteek hilabetea amaitu aurretik Gaztetxea uzten ez badute, bide judizialarekin aurrera jarraituko du Elizak, eta beste salaketa bat jarriko du. Haiekin negoziatzeari uko egin dio berriz gotzaitegiak, gainera.

Apirilean Gazte Asanbladako kide bat epaitu zuten Azpeitian (Gipuzkoa), Gipuzkoako gotzaitegiak aurkeztutako salaketaren ondorioz. Hilabete honetan heldu da ebazpena: gaztea absolbitzea erabaki zuen epaileak, Elizak berak ere hala eskatuta. Gazte Asanbladak ohartarazi zuen, hala ere, "esperotzekoa" zela "Elizak bide judizialari eustea eta beste prozedura batzuei ekitea, eraikina berreskuratzeko". Eta, azken berrien arabera, hala izan liteke.

Gazteek otsailean birjabetu zuten une honetan Zestoako Gaztetxea dena; bere garaian Elizondo eraikina izandakoa. Elizaren jabetzakoa da espazioa.

NO HAY COMENTARIOS