AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/04/19 14:53

Atzo izan zen Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxearen birjabetzeari loturiko epaiketa. Azpeitiko (Gipuzkoa) epaitegian epaitu zuten gazte bat, eta 10:45ean hasita, protesta bat izan zen eraikinaren aurrean: Epaiketa gelditu. Soluzioa orain! leloaren pean elkartu ziren hainbat lagun.

Zestoako Gazte Asanbladako kideek jakinarazi dutenez, auzipetuaren absoluzioa eskatu zuen fiskalak atzoko saioan. Epailearen ebazpenaren zain daude orain, baina Elizari dei bat egin diote berriz: negoziatzera eser dadila eskatu diote beste behin ere.

Gazte Asanbladak joan den otsailean hartu zuen zentroko Elizondo eraikina izandakoa, Gaztetxe berria han kokatzeko. Izan ere, bi urtetik gora daramatza Gaztetxea birkokatzeko borrokan, eta udalarekin eta Elizarekin sortutako elkarrizketa-mahaian Gaztetxea Elizondora aldatzeko konpromisoa hartu zen arren, oraindik ez da hitza bete. Horregatik egin zuten gazteek eraikina birjabetzeko hautua. Okupazioaren kontrako salaketa bat aurkeztu zuen, ordea, Gipuzkoako gotzaitegiak, eta horren ondorioz epaitu zuten atzo gazte bat.

EZ DAGO IRUZKINIK