ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/05 11:58

Basauriko (Bizkaia) espetxean hilik topatu dute preso zegoen pertsona bat, bere zeldan. Antza, bere buruaz beste egin du. Atzo, gaueko 21:00ak aldera eman zuten heriotzaren berri.

Maiatzean bertan, beste pertsona batek galdu zuen bizia Basauriko kartzelan, espetxeratua izan eta astebetera. "Gaindosi" baten zantzuak omen zituen, baina Salhaketak jakinarazi zuen "handia" zela pertsona horrek "bere buruaz beste egiteko arriskua", pairatzen zituen gaixotasun mentalak zirela-eta. Berdin-berdin kartzelaratu zuten.

Arabako Osasun Mentaleko Sareak joan den maiatzean argitaratu zituen zenbait datu, EAEko kartzeletan preso dauden pertsonen buru-osasunari buruz. Azaldu zuten hiru presotik bik pairatzen dutela osasun mentaleko gaitzen bat.

Zazpi hildako

Eusko Jaurlaritzak duela ia hiru urte lortu zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeen gaineko eskumena. Salhaketak emandako datuen arabera, ordutik, gutxienez zazpi pertsonak galdu dute bizia kartzela horietan, Basauriko azken heriotza kontuan hartuta.

NO HAY COMENTARIOS